Prentsa aretoa - Poesia orduak 2019

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Poesia orduak 2019

Data: 2019-09-03

POESIA ORDUAK

Victoria Eugenia Club aretoa

Irailak 09-10 19:30

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren Poesia Orduak errezitaldien antolatzaileak. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Irailak 9, Egunero hasten den musika

Koruko Heras, pianista

Koldo Izagirre, poemaren itzulpena

Iban Zaldua, narratzailea

Lourdes Oñederra, narratzailea

Susana Mendiola, pianista

Jabier Muguruza, abeslaria

Irene Ojanguren, abeslaria

Txeli Oroz, zeharkako txirula

Mertxe Parra, pianista Koruko Herasen pianoaren laguntzaz,

Egunero hasten delako nobelatik abiatuta, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldia egingo da. Saizarbitoriaren mundu literario eta musikalaren barnako bidaia bat izango da. Horrenbestez, bidaia sentimental bat, idazlearena baina baita, neurri batean, euskal kulturaren ikur bihurtu den belaunaldi oso batena ere.

Irailak 10, Munduko Poesia Kaia

Iraia Elias, aktorea

Jose Luis Otamendi, errezitatzailea

Noemi Viana, dantzaria

Munduko Poesia Kaierak egitasmoa Susa agitaletxeak jarri zuen martxan 2014an eta 30. zenbakira iritsi da dagoeneko. Bilduman argitaratutako poemek ardaztutako emanaldi honetan ahotsez eta mugimenduz gorpuztuko dira bilduma osotik ateratako testuak: poesia errezitaldi hibridoa izango da, zeinean poesiaz galdekatuko duten umorez egileek, eta errezitatutako poemak gorputz mugimendu bilakatuko diren. Poesiarekin batera antzerkia, dantza garaikidea, eta espazio eszenikoaren lanketa artistiko bat ikusi ahal izango ditugu oholtzak. Emanaldi ausarta eta ez ohikoa izango da honakoa, Munduko Poesia Kaierak bilduma bera izan den bezala: hamaika itzultzailek hizkuntzatik hizkuntzara egin duten bidea hizkuntzatik gorputzera egingo da ikuskizun honetan, poemak mugimenduen hizkuntzara itzuliz.

https://youtu.be/Zh8JWxCBYA0

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2019 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta