Prentsa aretoa - Hatsaren Poesia tailerra Iruñean

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Hatsaren Poesia tailerra Iruñean

Data: 0000-00-00

Urriaren 26an, oraingoan Juankar Lopez Mugartzak gidatua, Hatsaren Poesia tailerraren edizio berri bat egingo da Iruñean.

Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da Gaztelu Enparantzaren kioskoan eta egun osoz luzatuko da. 
Parte-hartzea doakoa da. 17 euroren truke bazkarira joateko aukera dago.
 
Hemen duzue Hatsaren Poesia taldeak egun horretarako prestatu duen programa:
 
- Elgarretaratzea: 10:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren kioskoan.
Lehenengo hitzak Hatsaren Iruñeko Kaierrean jaso. Zer dela eta etorri naiz atelierrera?
- Goizeko Ibilbidea: 10:30 - 12:00ak arte.
Iruñeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA.
- Idazteko unea: 12:15 - 13:15ak arte:
Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko.
- BAZKARIA: 13:30 - 14:30:
Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a baino lehen gune elektroniko hauetako batean: https://www.facebook.com/groups/378983999457152/ edo olerkibilduma@sfr.fr edo hatsarenpoesia@gmail.com = Bazkariaren prezioa, 17 euro
- Arratsaldeko Ibilbidea: 14:30 - 16:30ak arte:
ARGA - RUNAko ibilbidea MAGDALENAKO ZUBIRAINO bertan idatzitako olerkiak errezitatzeko.
- Agur ekitaldia: 17:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN.
Azken hitzak Hatsaren Iruñeko Kaierrean jaso. Zer eramaten dut atelierretik?
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2019 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta