Prentsa aretoa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Urria 2019

  • Hatsaren poesia tailerra Iruñean

    Urriaren 26an, oraingoan Juankar Lopez Mugartzak gidatua, Hatsaren Poesia tailerraren edizio berri bat egingo da Iruñean.

     
    Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da Gaztelu Enparantzaren kioskoan eta egun osoz luzatuko da. 
    Parte-hartzea doakoa da. 17 euroren truke bazkarira joateko aukera dago.
     
     
  • Abian da IDAZLEAK IKASTETXEETAN 2019/2020

    Hasi berri den ikasturtean ere,  idazlea ikasgelan izateko aukera zabaldu dugu. Informazioa eta izen ematea hemen.

    Urriaren 11n amaituko da izena emateko epea.

     

Iraila 2019

  • Poesia orduak 2019

    POESIA ORDUAK 
    Victoria Eugenia Club aretoa 
    Irailak 09-10 
    19:30 


    Irailak 9, Egunero hasten den musika 


    Koruko Herasen pianoaren laguntzaz, Egunero hasten delako nobelatik abiatuta, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldia egingo da.


    Irailak 10, Munduko Poesia Kaia 


    Munduko Poesia Kaierak egitasmoa Susa agitaletxeak jarri zuen martxan 2014an eta 30.


Uztaila 2019

  • Euskaltzaindia eta EIE, elkarren eskutik

    - EIEk eta Euskararen Akademiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur; hitzarmen honek bost urteko iraupena izango du.

    - Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.

    - Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiarentzat guztiz pozgarria eta onuragarria da EIErekin gune berria zabaltzea, bi erakundeok aspalditik daukagulako euskararekiko kezka. Une honetan, gogoratu beharrekoa da Juan San Martin euskaltzainaren jarduna, EIEren bultzatzaile nekaezina eta euskararen alorrean eragileen arteko zubigintza etengabe sustatu zuen euskaltzalea”.

     

  • 2019ko IDAZLE EGONALDIA NEKATOENEAN

          Jokin MITXELENA izango da Nekatoenea-ko aurtengo egonaldiko sortzailea. Datorren udazkenean Abadiako Eremura etorriko da, bertan euskal literatura indartuko duen beste urrats emateko.

    Aurten 9. ediziora iritsi gara. Oraingoan ere NEKaTOENEak Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Idazleen Elkartea ditu partaide antolaketa, epaimahaia eta,  EKEren aldetik, baita finantzaketan ere.

    Jokin MITXELENAilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela ...

    NEKATOENEAn eginen duen lau astetako egonaldian, PUKA xakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, 8 urteinguruko haurrei zuzendua.

    GAIA: Puka xakurrrak Pasai Donibanetik ihes egin eta Hendaiarainoko biderako gertakaera eta abenturalk datzi eta ilustratuko ditu; mendiko bidezidorrak, itsasoko uhainak eta munstroen parajeak zeharkatuz!!!

    Donibanen hasi eta Hendaian bukatzen da hortaz, gure historia. “Nekatoenean, lasai, lasai lan egiteko (leku) aproposa da...” azaldu digu idazleak.

    LANA IKASLEEKIN: Mitxelenak ikastetxeekin lan egiteko aukerak eskainiko ditu.

     

Apirila 2019

Martxoa 2019

  • EIEko batzar orokorra 2019

    Euskal Idazleen Elkartek urteko batzarra egin zen martxoaren 23an, larunbatarekin, Baionako Euskal Museoan.

    Batzarrean bildutako 28 bazkideek Zuzendaritzak aurkeztutako 2018 urteko jarduna onartu zute. Segidan 2019rako  proposamenak eta helburuak azaldu zituzten: Garbiñe Ubeda lehendakariaren gidaritzapean Nora Arbelbide, Peru Iparragire, Aitzol lasa, Jon Martin eta Oier San Martinek kideek hizt egin zuten.

    Besteak beste, aurrerantzean Hitzen Uberan egitasmoa zabaltzearen beharraz aritu ginen; eta horrekin batera Hegats aldizkariak dituen produkzio eta banaketa arazoak mahai gainean jarri ziren, biak ala biak egitasmo estimatuak dira kideen artean kalitatekoak baitira, baina ez dute ez batak ez besteak merezitako oiartzuna. Arazoak arazo bien agerikotasunean sakontzeko asmoa agertu zen.

    Ondoren, Hegoaldearen eta iparralderen arteko elkarlanaren beharraz aritu ginen. Erakunde desberdinek helburu batek bera lortzeko duten arazoak agerikoak dira, eta EIE zeharbidea izan daiteke kultur eragile desbedinen arteko elkarlana abiatzeko. Goiza batean ezin erabakiko dira guztiak baino bide horiek jorratzeko konpomisoa eta zuzendaritza kideen gogoa argia izan zen. Helburu zehatz horien inguruna lan egingo dela azaltzeaz gain, beste erakundeekin elkarlanean sakontzeko beharra ere azaleratu zen, beti ere euskal idazleen lana baioesteko helburuarekin.

    Batzarra amaitu eta etxeko ohiturari jarraiki bazkaltzera abiatu ginen lagun giroan. EIEko lehendakaria den Garbiñe Ubedak dioen bezala "Baina izan bagara. Baliostea falta".

Azaroa 2018

  • Kalean da Hegats 56!

    Hegats adizkariaren zenbaki berria aurkeztu berri dugu, Hitz Beste izenburupean. Garazi Arrula izan da editore oraingoan eta sortzaileengan eta espresiobideetan jarri du arreta, hitza dialogoan jartzen baita hamaika sorkuntza adierazpiderekin.

  • Kafe-tertulia Hugoeneako egoiliarrarekin
  • Irakurrieran irratsaiorako kolaboratzaile bila

    Euskal literatura ardatz duen irratsioa da Irakurrieran, Bizkaia Irratian egiten da astero-astero. Bi esateria aritzen dira txandaka eta horietako bat ordezkatzeko kide baten bila gabiltza. Ikus xehetasunak ondoko dokumentuan. Erantzunak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a izango da.

    eie@idazleak.eus

Iraila 2018

Uztaila 2018

Martxoa 2018

  • EIEko Batzar Orokorra Bilbon egingo da martxoaren 17an.

    EIEko  Batzar Orokorra egiteko deialdia zabaldu du, besteak beste, lehendakari berria aukeratuko da. Martxoaren 17an, larunbataz, Bilbon egingo da Azkuna Zentroan.

    Horren aurretik, Ez Ohiko Batzar Berezi bat ere deitu da. Estatutuetan aldaketa batzuk proposatu nahi ditu Zuzendaritza Batzordeak. Batetik, bazkide gazteei aukerak zabaldu nahi zaizkie. Bestetik, eta gaurkoa bezalako egunetan bereziki, Zuzendaritza Batzordeko, Zaintza Kontseiluko eta Idazkuntza Kontseiluko bilerak era telematikoan egitea proposatu nahi da. 

    Urteroko Batzar Orokorra, berriz, ohiko gaiak azaldu eta aztertzeaz gain (egitasmoak eta aurrekontuak), aukera ona izaten da Elkartearen inguruko edozein galdera, kezka edo proposamen jakinarazteko eta, nola ez, baita bazkideen arteko harremanak sendotzeko ere.

     

Azaroa 2017

  • Kalean da HEGATS 55

    Poesia ardatz, Felipe Juaristik egin du editore lana Hegats 55 zenbakian. Aurkezpenean, Jasone Osoro EIEko lehendakariak, honela zioen: Poesia hautatu du Felipek. Olerkariz bete ditu orrialde hauek guztiak, eta ederra da egiaztatzea poesiaren euskal letretan ere badaudela belaunaldi bat baino gehiago.

    Felipe Juristiren hitzak HItzen Uberanek jasoak: UBERAN

    Aurkezpenaren berri:

    BERRIA

    DV

     

     

Urria 2017

Iraila 2017

  • AELCrekin elkartasuna

    Euskal Idazleen Elkarteak bat egiten du Associació d’Escriptors en Llengua Catalana-rekin eta kataluniako erakunde literarioen gaineko zaintza berezia kentzea exijitzen du

     

    Associació d’Escriptors en Llengua Catalana-k Institució de les Lletres Catalanes eta Servei de Biblioteques zerbitzuen gaineko “zaintza berezia”-ren aurrean egindako salaketan, Euskal Idazleen Elkarteak elkartasun osoa agertu nahi dio publikoki AELC-ri .

    Erakunde hauen esanetan, egoera honek beren kontuak blokeatu eta jardueretarako diru-partidak eten egiten ditu, era horretan egiteke dituzten jarduera eta proiektu gehienak galaraziz.

    EIEtik gure elkartasuna eta babesa eman nahi diegu idazle katalanei eta aldi berean, Madrilgo Gobernuak abian jarri duen “zaintza berezia” salatu, hizkuntza eta kultura katalanaren kontrako neurria dela argudiatuz.

     

    Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak

    Donostian, 2017ko irailaren 25ean

  • Komikiak sortzeko dirulaguntzak

    Albumak, komikiak eta eleberri grafikoak sustatzeko 105.000 euro aurreikusi dira. Lanak aurkezteko epea urriaren 11n bukatuko da.

    Berri zehatza uberanen jasoa

Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urria 2019 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta