Lehiaketen egutegia - "Arratiako kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

"Arratiako kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa

Epea: azaroak 15
Antolatzailea: Arratiako Zertu elkartea
Telefonoa:
Literatura mota: Ipuina
Luzera: Lau eta zortzi orrialde artekoa
Diru kopurua: 600€

“Arratiako Kalenturak” Ipuin Erotikoen Lehiaketa

ZERTU kultura elkartea

Oinarriak

 

1-Lehiaketa honetan hamasei urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte.

 

2- Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

 

3- Lanek ipuin erotikoak izan behar dute eta DIN A-4 orrietan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira. Lanen luzera  lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da.

 

4- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, izenburua soilik. Egilearen datuak (Izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutunazal itxi batean sartuko dira eta gutunazal horren azalean lanean jarri den izenburu bera jarriko da.

 

5- Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen gutunazala beste gutunazal handiago batean sartuta honako helbide honetara bidali beharko da: ZERTU kultura elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz bidaliz gero, atxiki bi artxibo, bat lanerako, bestea datuetarako, eta bidali honetara: begitu@topagunea.com

 

6- Hiru sari emango dira: lehena (600 €), bigarrena (400 €) eta Arratiako onena (250 €).

 

7- Lanak bidaltzeko azken eguna 2019ko azaroaren 15ean.

 

8- ZERTU elkarteak izendatuko du epaimahaia literatura munduko kideekin.

 

9- Sari ematea irabazleak bertan direla egingo da. Non eta noiz izango den aurrez iragarriko da.

 

10- Lan saridunak ZERTU elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti egilea nor den garbi adieraziz.

 

11- ZERTU elkarteak oinarri hauei edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.

 

 

 

 

Idazleak Ikastetxeetan
"Irakurri, mesedez"
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2020 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta