Lehiaketen egutegia - Agustin Zubikarai Nobelak sortzeko beka

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Agustin Zubikarai Nobelak sortzeko beka

Epea: * urriak 31
Antolatzailea: Ondarroako Udala
Telefonoa:
Literatura mota: Nobela laburra
Luzera: 2-4 orrialdeko luzera
Diru kopurua: 6.000 €

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dugu, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko duena, ondorengo oinarrien arabera:
1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke,
jatorrizkoak eta euskaraz sortuak,
beste inondik moldatu gabeak eta
aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
3. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, emailez
atxikitako dokumentuetan:
a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila
karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola,
argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila
karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai
zati bakarra osatzen duena.
c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta
nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Udalak
gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien
berri).
4. Proiektuak, 2018ko irailaren 30a arte bidal litezke helbide honetara:
mrey@ondarroa.eus
5. Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako
epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat
izendatuko du irabazle 2018ko urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako
lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz
dezake epaimahaiak.
6. Saria 6.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio
irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu
ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek
onespena emandakoan.
7. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez,
idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik
zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000
karaktere gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu
nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri
eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean
edukiko ditu antolatzaileak.
8. Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta
kalitatea,
epaimahaikoen
iritziz,
proiektuan
azaldutakoen
aldean
nabarmenki kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko du jasotako
dirua.
9. Dirulaguntza jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da.
Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez
laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik.
Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, eta egile-eskubideak ohiko
moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaiak onespena ematen
duenetik hiru hilabeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan
bekaren aipamena egingo da nahitaez.
10. Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea
dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileei dagokie
erabakitzea.
ARGIBIDEAK:
Ondarroako Udaleko euskara zerbitzuan: 94 683 36 68 mrey@ondarroa.eus

Elkar argitaletxean: 943 31 02 67 liburuak@elkar.

Dokumentuak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urria 2019 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta