Lehiaketen egutegia - Gazteluma

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Gazteluma

Epea: * urriak 17
Antolatzailea: Elkar Fundazioa eta EKE
Telefonoa: 05 59 59 35 14
Literatura mota: Iparraldeko idazle gazteentzat (bi urtez behin, azkena 2016)
Luzera: Beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak
Diru kopurua: 3.000 €

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Bi urtetarik behin antolatua da "Gazteluma" beka.
3.000 euroko dirutza emanen zaio epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari.

Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuinbilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez direnak.

Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero.

Idazlanaren egitasmoa 2018ko urriaren 15eko helbide honetara igorri beharko da : Elkar argitaletxea - X. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa - San Andres plaza - 64100 Baiona.

Dokumentuak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2019 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta