Lehiaketen egutegia - Lauaxeta Saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Lauaxeta Saria

Epea: * azaroak 14
Antolatzailea: Mungiako Udala
Telefonoa: 94 6749089
Literatura mota: Olerkia
Luzera: 100 eta 200 bitartekoa
Diru kopurua: 800€

1- Lanak euskaraz baino ezingo dira aurkeztu.

2- Lan guztiek edukiko dute izenburu bera:"Azken oyua".

3- Gaia: izenburu horren interpretazio librea.

4- Sari bi emango dira: lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

5- Aurkeztutako lanek  gutxienez 100  bertso-lerrokoak  izan beharko dute, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa edukiko du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.

6- Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratubakoak eta aurretik best elehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

7- Lehiaketa honetan edozeinek hartu aha lizango du parte, bere nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.

8- Paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikoitza itxita. Kopiaguztiak, paperekoak (3 kopia) eta digitala,  gutun  itxi  baten  barruan  aurkeztu  beharko  dira,  egilearen ezelango aipamen barik. Aipatutako kopia horrekin batera beste gutunazal itxi bat sartuko da honako datuok kanpoko partean idatzita:

-Lema eta ezizena.

Gutunazal itxi horren barruan datu eta dokumentu hauek sartu beharko dira:

-Izen-abizenak eta helbide osoa.

-Helbide elektronikoa.

-Harremanetarako telefonoa.

-Egilearen  aitorpena,  ziurtatzen  duena  lan hori idazlan originala eta argitaratubakoa dela, ez dela beste lehiaketa baten saritu eta ez dela itzulitako lana.

9- Lanak Mungiako Udaleko HAZen (Mungiako Udaletxea, Trobika 1, 48100 Mungia)  aurkeztuko dira. Aurkezteko epea  2017ko azaroaren 14an amaituko da.

10- Epaimahaia Mungiako Udalak eta Astiunerako Udal Erakundeak izendatuko dute. Epaimahaiak  bere esku  izango  du  oinarri hauek  interpretatzea, baita, kasua balitz, saria eman barik uztea ere. Epaimahaiak emandako erabakia ezingo da apelatu. Sarituek eurek joan beharko dute sari-banaketara, baina joan ezin badira, ordezkoa bidali beharko dute. Epaia Mungiako Udalaren web-orrian argitaratuko da.

11- Udalak eskumena izango du, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon beste argitalpen egiteko.

12- Saritu gabeko lanen egileek, hiru aste izango dituzte epaia jakinarazten denetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horiek apurtu egingo dira.

13- Lehiaketa honetara aurkezten denak oinarriok onartu beharko ditu.

Dokumentuak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2019 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta