Oinarri hauen xedea Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria emateko lehiaketa irekia arautzea da.
2. Parte hartzaileak.
Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.
3. Obren betebeharrak.
— Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute gutxienez.
— Lanak, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara. Lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta saria publiko egin aurretik alderdi hauetakoren batean aldaketaren bat gertatuko balitz, egilea behartuta dago antolatzaileei jakinaraztera. — Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
4. Aurkezteko epea eta lekua.
Epea: Obrak aurkezteko epea 2013ko urriaren 14 arte izango da.
Aurkezteko modua: — Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira.
— Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta orriaren alde batetik bakarrik.
— Orriak zenbakituta egotea komeni da.
— Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.
— Lanaren bost aleekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: Egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.
— Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Sarirako 2013».
— Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu ahal izango dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe. Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.
5. Saria. Sari bakarra egongo da, 10.000,00 euro gordinekoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.
6. Epaimahaia. Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du Epaimahai bat, epaimahai hori literaturan adituak diren pertsonek osatuko dute. Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7. Saria ematea. Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du. Sariaren irabazlea 2014ko otsailean jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da eta irabazleak nahitaez etorri beharko du saria jasotzera, berau jaso nahi badu, ezinbesteko arrazoi ziurtaturik ez badago behintzat.
8. Saritutako obraren argitalpena. Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. Xabier Leteren obra eta oroimenaren garrantzia kontuan izanik, sari honen edizio desberdinetan saritutako lanak argitaratzeko bereziki sortu den bilduman argitaratuko da.
9. Saritutako egilearen eskubideak. Saria jasotzen duen egileak, eskubidea du: a) Bere obraren 100 ale hartzeko. b) Sariari dagokion diru-kopurua jasotzeko, horrekin bai imprimaketaren eta bai prozesu digitalean edo/eta Interneten bitartez argitaratzearen jabetza eskubideak beteta geldituko direlarik. c) Sariaren garaikurra den artelana jasotzeko, Jose Ramon Anda eskultoreak egina dena.
10. Saritutako egilearen betebeharrak. Saritutako egileak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain: a) Saria jakinarazten denetik hamabost eguneko gehieneko epean saritutako obra bere eduki osoan euskarri informatikoan antolatzaileei eskuratzea. b) Geroko edozein ediziotan, obrak saria lortu duela aipatu eta azpimarratzea, honako indikazioarekin: «Xabier Lete Nazioarteko II. Poesia Saria 2013». c) Jabetza Intelektualari buruzko 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera saritutako obra argitaratzeko beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea.
11. Parte hartzea, Interpretazioa eta bestelakoak. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla esan nahi du. Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Epaimahaiak ebatziko du irizpide literarioekin soilik, aipatuak izan ez diren alderdi guztiak. Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzuliko eta suntsitu egingo dira.