Idazlearen etxea - HUGOENEA - Pasaiariak - Izaskun Arandia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Idazlearen etxea > HUGOENEA

Izaskun Arandia

Tolosa (Gipuzkoa) 1972

Gidoilari, ekoizle eta zuzendaria. Batez ere zineman aritu da baina antzerki eta telebistan ere eskarmentua du.

16 urte atzerrian bizi ondoren, 2013an itzuli zen Euskal Herrira eta bertan sortu zuen IZAR Films ekoiztetxea.

Orduz gero, estreinatutako antzezlan bat, 3 film luze eta ETBrako programa bat idatzi ditu. Laster estreinatuko dira 2020an idazten ari den My Way Out film luzea eta Ni Naiz Naizena websaila.

2016an Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteko (Hemen) sortu zuen eta bere presidente izan da 2019ra arte.

EHko Gidoilari Profesionalen Elkarteko bazkide ere izan da, bertako batzarkide eta FAGAko (Estatu mailako gidoilari elkarteen federazioa) ordezkari izan da Europako Gidoilari Federazioan (FSE).

Bestalde Gidoi Onenaren Saria erabakitzeko epaimahaian parte hartu du ondorengo zinemaldietan:

2019ko HUHEZINEMAN (Aretxabaleta), 2018ko DONOSTIAKO ZINEMALDIAN, 2014ko ZINEGOAKen (Bilbo),FICMAn (Bartzelona),FANTen (Bilbo) eta 2011ko ZINEBIn (Bilbo).

Hugoeneako egitasmoa:

Londoneko The Way Out Club dantzaleku transgeneroari buruzko dokumental baten gidoia idazten ari naiz. Dantzalekuak 25 urte ospatu zituen 2018an eta bere sortzaile eta jabea den Vicky Lee-rekin dantzalekuak trans komunitatean izan duen eragina aztertuko dugu elkarrizketa artxibozko irudien bidez.
 

Idazleak Ikastetxeetan
"Irakurri, mesedez"
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2020 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta