Idazleak - Patxi Juaristi Larrinaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Juaristi Larrinaga

Markina-Xemein, 1967.

Soziologian Doktorea da(1995). 1990-1993 urte bitartean ikerlariak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka lortu zuen. Tesia egite prozesuan, ikerlari gisa aritu zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994).

1998. urtean irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean.

Euskal kulturari buruz, euskaldunon baloreei, euskarari eta, orokorrean, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, artikulu eta liburu argitaratu ditu.

2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria Globalizazioaren aurrean liburuarekin.

1993 urtetik 2005era Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 2005. urtetik Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria da.

2009an Arabako Foru Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta. liburuagatik.

BIBLIOGRAFIA

2014 Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean : Berriatua Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean
2013 Aldagai bakarreko estatistika deskribatzailea eta inferentziala gizarte zientzietan : teoria eta adibideak
2011 Markinako frontea (1931-1939) : markinako eta xemeingo egoera politikoa eta soziala bigarren errepublikan eta gerra zibilean
2010 Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila
2010 Ondasunekiko harremank Justo Mokoroaren Repertorio de locuciones del habla popular vasca esaera bilduman

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

Produktu onargarrien beharra | Nabarra aldizkarian argitaratutako artikulua

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta