Idazleak - Mikel Ibarguren Errasti - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Mikel Ibarguren Errasti

1967. urtean Zestoan sortu baina Ziburun bizi naiz. Ikastolan gutxi estudiatua, baina kalean asko ikasitakoa. Kartzelan euskal filologia ikasi nuen eta bertan hasi nintzen poesiagintzan gehiago sakontzen. Harrezkeroztik poesiazale amorratua naiz. Hendaiako AEK-n irakasle lanetan aritua izan naiz eta egun Sokoa lantegian egiten dut lan.

Bide Ertzean taldeak nire poema batzuk musikatu ditu, bestalde Azkaineko Elirale dantza konpainiarekin kolaboratuz koreografia eta hitzak nahasten dituen Gorpitz lana sortu genuen eta GARAn zutabegile modura aritzen naiz. 

BIBLIOGRAFIA

2013 Bide batez esanda
2011 Joan da negua
2007 Ahapetik
2002 Deserriko karrikak
1996 Hemen gauak lau ertz ditu

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta