Idazleak - Maite Darceles Tife - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Maite Darceles Tife

Hondarribia, 1971.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Enpresa eta antolakundeen aholkularia da HOBEST taldean, estrategia, antolaketa, kudeaketa eta lan-dinamika gisako alorretan, ohikoa ez den ikuspegi bat lantzen. Horretarako, dagoena auzitan jartzea, askotariko irakurketen bidez elikatzea eta gogoeta egitea ohiko praktika bihurtu zaizkio, eta baita idaztea ere, ideiak ordenatu eta transmititu ahal izateko. Hainbat euskarritan idatzi ditu artikuluak, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

2009an Eraldaketarako gidalerroak argitaratu zuen, bere lehen lan luzea.

Azken aldian fikzioari bide egin dio, eta lehen eleberria plazaratu du: Bihotzean daramagun mundua (Alberdania, 2018).

BIBLIOGRAFIA

2018 Bihotzean daramagun mundua
2009 Eraldeketarako gidalerroak = Guías para la transformación

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta