Idazleak - Joxemiel Bidador - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxemiel Bidador

Iruñea, 1970-2010

Euskal Filologian lizentziatua.

Bere sorkuntza lanari etorrita, hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere izkribuak: Euskera, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de Etnología de Navarra, Egan, Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela, Txistulari, Revista Internacional de Estudios Vascos eta Sukilen orrietan hain zuzen ere.

Euskaldunon Egunkariak Nafarroarako argitaratzen zuen Nafarkaria gehigarrian, 1995-2001 urteen artean, "Klasiko bitxi arront klasiko" eta Diario de Noticias (1999-2002ra bitartean) "Vieja historias de Navarra" sailen egilea izan zen.

Iruñeako udalak idazle berrientzako antolatzen dituen literatur lehiaketan saritua izan da olerkian zein narrazio laburrean, 1993-95-98 eta 2000 urteetan. Honez gain, Nafarroako euskal literatura jasotzen duten zenbait antologia prestatu ditu.

Bilboko Udalak antolatutako Miguel Unamuno saiakera saria irabazi du 2005. urtean Dantzaren erreforma Euskal Herrian lanarekin.

BIBLIOGRAFIA

2016 Klasiko bitxi, arront klasiko
2010 Hutseaniko hazkurria eta beste
2006 Dantzaren erreforma Euskal Herrian
2004 Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra
José Agerre, argitaratu poemen antologia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta