Jon Alonso Fourcade > Hemeroteka
Argia
1996-03-10 Jarraipena eskatzen duen opera prima | Xabier Mendiguren Elizegi
Orain dela dozena bat urte ezagutu nuen Jon Alonso, Mikel Antzak aurkeztuta. Ni artean hogei urteko gaztetxoa nintzen, paperak bezten hasi berria: Alonso, berriz, “Korrok†aldizkariaren bultzatzaileetako bat, gizon egintzat ikusten nuen, ni baino sei bat urte zaharragoa izango zen arren. Hala eta guztiz, handik gutxira atera nuen nik lehendabiziko liburua, azkarregi agian, eta patxadaz ibili da Alonso, patxadosoegi akaso.
Nolanahi ere, itxaroteak mesede egin diola esan liteke, emaitza landu eta biribildu batekin plazaratu baitzaigu. Obra bikoitza, zehatzago esanda: “Idiaren erarnan handia†saiakera batetik, orain urtebete edo argitaratua, eta “Katebegi galdua†eleberria, joan den abenduan kaleratua. Azken hau Durangoko ustekabe atseginetako bat izan zen, ospearen eta salmenten
rankingetan beste batzuk aurretik badabiltza ere.
Zer kontatzen du ba? Hitz gutxitan esanda, eskuizkribu misteriotsu bat galdu da, Juandeaburre Fundaziotik lapurtuta, eta horren atzetik dabiltza era guztietako agintariak eta bestelako jendilajea. Intrigaren jakinmina, eskuizkribuen xarma eta Euskal Herriko errealitatearen isla barregarria elkartzen ditu egileak artoski, beste hainbat ezaugarrirekin batean. Intelijentzia, sentsibilitatea, umorea eta ofizioa ageri ditu autoreak, eta horiexek dira nik libunu bati eskatzen dizkiodan dohainak.
Lore ugarien artean arantza pare bat barkatuko ahal dit: ekintza, aukeran, beranduegi hasten da, pertsonaien aurkezpenekin luzatuta; eta dibagazioetako hizkuntza apur bat zurruna kausitu dut. Dena den, guztiz gornendagarria da.