Idazleak - Izaskun Arandia Galarraga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Izaskun Arandia Galarraga

Tolosa , 1972.

Gidoilari, ekoizle eta zuzendaria. Batez ere zineman aritu da baina antzerki eta telebistan ere eskarmentua du. 16 urte atzerrian bizi ondoren, 2013an itzuli zen Euskal Herrira eta bertan sortu zuen IZAR Films ekoiztetxea. Orduz gero, estreinatutako antzezlan bat, 3 film luze eta ETBrako programa bat idatzi ditu. Laster estreinatuko dira 2020an idazten ari den My Way Out film luzea eta Ni Naiz Naizena websaila.

2016an Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteko (Hemen) sortu zuen eta bere presidente izan da 2019ra arte. EHko Gidoilari Profesionalen Elkarteko bazkide ere izan da, bertako batzarkide eta FAGAko (Estatu mailako gidoilari elkarteen federazioa) ordezkari izan da Europako Gidoilari Federazioan (FSE). Bestalde Gidoi Onenaren Saria erabakitzeko epaimahaian parte hartu du ondorengo zinemaldietan: 2019ko HUHEZINEMAN (Aretxabaleta), 2018ko DONOSTIAKO ZINEMALDIAN, 2014ko ZINEGOAKen (Bilbo), FICMAn (Bartzelona), FANTen (Bilbo) eta 2011ko ZINEBIn (Bilbo).

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta