Idazleak - Iņigo Ibarra Alonso - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iņigo Ibarra Alonso

Iruñea, 1974.

 

Odietan bizi den idazle, bertsolari eta euskaltzale nafarra da.

Bertsolaritzan, 2005eko Nafarroako txapelketan finalista izan zen, eta 2014ekoan Leitzako Harrapazank taldearekin.

Komunikabide zenbaitetan kolaboratzaile ibilia da; Eguzki irratian, Euskalerria irratian, Esan-erran irratian eta Pulunpe aldizkarian. Eta euskalgintzan hainbat lan-taldetan buru-belarri egona da. Bai Iruñean eta bai Odietan.

Musika munduan talde mordoxkari letrak eginak dizkie.  Eta bertsoa eta musika uztartzen zituen “Ostikalariak” ikuskizuneko partaidea izan zen ere.

Hiztegigintzan pare bat lan argitaratuak ditu:

-Bertsotan leitzeraz hiztegiak (1999 Nafarroako Gobernua eta Nafarroako bertsozale elkartea).

-Heldu arnasari! Odietako euskara. (2016, Odietako Udalarekin) Kasu honetan jostun eta marrazkilari gisara aritu zen eta Koldo Artolaren laguntza izan zuen.

Bertsoa oinarri duten liburuak ere baditu:

-Baserria. Egile berrientzako literatur leihaketak. (2000. Iruñeako Udalarekin).

-Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan liburua Iñaki Vergara argazkilariaren laguntzarekin (2012, Denonartean eta Odietako Udala).

Saiakera batekin eman zituen lehenbizko urratsak bere ibilbide literarioan.

-Aulkipeko sekretuak. (2014, Denonartean)

Eta hari horretatik tiraka jarraituta, gainerako lanak etorri ziren.

-39 idazle nafar liburuan, “Hamar urte” istorioa idatzia dauka. (2017, Pamiela)

-Kenavo, zaku bete urre, liburua gazte literaturan. (2019, Pamiela)

BIBLIOGRAFIA

2019 Kenavo, zaku bete urre!
2017 39 idazle nafar liburuan "Hamar urte" ipuina
2014 Aulkipeko sekretuak
2014 Heldu arnasari!
2012 Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan : nuestros pueblos, nuestra historia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta