Idazleak - Iñigo Dierez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iñigo Dierez

Azkoitia, 1993.

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean egin zituen ikasketak, baina beti izan du idazteko pasioa. AET amaitu ondoren, gidoigintzarekin zerikusia zuten ikastaroak egiten hasi zen, hainbat irakaslerekin: Andres Peña, Susana Lopez Rubio edota Aaron Sorkin-ekin, besteak beste.

Mikro-antzerkirako idatzi zituen bere lehen testuak: Zabaltza (2016) izan zen lehenengoa, eta “Euskarazko lanik onena”-ren saria eskuratu zuen Urretxuko “Antzez-motz” lehiaketan. Horren ondoren gehiago etorri ziren: “Pisu Ez-partekatua” (2017), “Eskalea” (2017) eta “Euskadi Kapitaina” (2018). Donostia Kulturaren “Portsiko Antzerki Sorkuntza” deialdian bigarren saria jaso zuen “Zurrunbiloan” proiektuagatik, 2018-an. Antzezlana 2019-ko jardunaldietan estreinatu zen.

2018-an telebistan hasi zen gidoilari moduan “3zpa4”-n, Itziar Gomez-en zuzendaritzapean, Pausokak eta Baleukok Etb3-rentzat ekoitzitako saioan. 2019-an “Sukaldaria” saioan arituko da, Etb1-entzat, Digytal Media ekoiztetxean.

Bere lehen eleberria argitaratu du 2019-an: Katu, beldurrezko generokoa, Elkar argitaletxearen eskutik. Idazle izateaz gain, aktore lanetan dihardu. Zestoako “Eromen” antzerki taldeko partaidea da.

BIBLIOGRAFIA

2019 Katu
2016 Clown

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta