Idazleak - Iñaki Zabaleta Urkiola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Iñaki Zabaleta Urkiola

Leitza, 1952.

Kazetaritzan Doktore, Iñaki Zabaletak lan ugari argitaratu ditu zientzia honen inguruan. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak (nahiz estatuko aldizkarietan nahiz atzerrian). Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu.

1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da.

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...

Eleberria, kontakizunak, poesia. Euskaraz idatziriko hainbat libururen egilea da. Río Arga aldizkarian eta Antología de la Poesía Navarra actualen zenbait poema argitaratuak ditu. Bestalde, sari eta lehiaketa ugaritan hartu du parte bai lehiakide bezala bai epaimahai lanetan (Radio Popularrek antolaturiko Versos para una primavera, Xalbador saria,...)

Hainbat aldizkari ezberdinetan artikulu ugari idatzi ditu: Oh! Euzkadi, Argarai.

Kultur jardueretan, euskararen inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko (unibertsitateko euskal irakasleen elkartea) koordinatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluako sustatzailea, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.

BIBLIOGRAFIA

2010 Titulargintza EEBB eta egunkaritan : ikerketa, gramatika, egitura linguistikoak eta hauen eragin konnotatiboak irakurieengan, sentsazionalismo eta interesgarritasunaren arabera
2009 110. Street-eko geltokia
2009 110. Street-eko geltokia
2005 Teoría, técnica y lenguaje de la información en televisión y radio : sistemas digitales y analógicos
2004 110 Street-eko geltokia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta