Idazleak - Inaki Irazabalbeitia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Inaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957.

Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean lizentziatura lortu zuen 1980ko uztailean eta doktoradutza 1986ko abenduan.

1987-1991 urte bitartean, Udako Euskal Unibertsitateko Zuzendaria izan zen.

Elhuyar aldizkariaren arduradun eta hizkuntz zuzentzaile eta Elhuyar Zientzia eta teknika aldizkariaren zuzendari bezala aritu zen. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoaren koordinatzaile eta Euskara-gaztelania/Castellano-vasco Elhuyar Hiztegiaren erredaktore.

Elhuyar Kultur Elkarteren kudeatzailea izan da. Honen aurretik, 1994-2000 bitartean, elkarte bereko lehendakaria izan zen.

Hainbat elkarteko kide ere bada, hala nola, The planetary society, National geographical society, EIZIE, etabar.

400 artikulutik gora idatzi ditu, gehienak zientzia-gaiei buruzkoak komunikabide hauetan: Elhuyar, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, Egin, Gara, Deia, La Voz de Euskadi, Ereiten, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Argia, Aizu, Jakin, Arrasate Press, Euskonews, Habe eta Uztaro. Azken biak, esaterako, Tartarorako Bidean Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2004ko abenduan eta Espazioan Bolinara Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2005eko martxoan argitaratu zituen.

Euskaltzain urgazle eta exonomastika batzordeko kide da.

Bi "blog" edo bitakora dauzka sarean: Izarren Hautsa: zientzia eta beste eta Nire Seiko Urrea.

 

BIBLIOGRAFIA

2018 Familia-politikak ongizate estatuan
2010 Prekozenoen sintesi-bidean : anetol eta deribatuen erztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa
2007 Bi kulturak
1989 Hautsi ditugu kateak
1988 Hautsi ditugu kateak, espaziora goaz

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1999 Ipuin desleialak | Gero-Mensajero

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta