Altsasu, 1976.
Euskal Filologian lizentziatu zen EHUn. Administrazioko langilea da ogibidez; euskara teknikaria da, hain zuzen ere.
Bere literatur lanari etorrita, poesia baizik ez du idatzi; horretaz gain, edo horren gainetik, hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iruñeko Udalak eta Arabako Foru aldundiak: Amodio galduak (1999), Bitaminak (2000), Iragarki merkeak (2000) eta Madarikazioa (2003); horitaz gain, orain arteko bere bildumarik osatuenak Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008) izan dira.
BIBLIOGRAFIA
2017 Nemo kapitainaren azken bidaia
2017 Mainamikirri
2016 Paxkalin
2016 Bala hutsak
2016 Spam poemak
HEMEROTEKA
2014-05-14 Castillo Suarez, Peru Abarka sariaren irabazlea: "Irudigileak askatasun osoz jardutea nahiko nuke" | Hitzen Uberan
AUTOREA SAREAN
iametza interaktiboak garatuta