Elkartea - Zer egiten dugu?

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Elkartea > ZER EGITEN DUGU?

Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 380tik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea. 

Euskal literatura zabaltzea helburu, honakoak dira besteak beste, EIEk gizarteari eskaintzen dizkion egitasmoak:

'Hitzen uberan' interneteko ataria

Euskal literaturzaleen bilgune izan nahi du Hitzen Uberan atariak. Are gehiago,  sortzaileen eta irakurleen arteko zubi izan nahi du, biltegi izatetik haratago.

www.uberan.eus

'Literatura jarduerak' programa

Programa hau kultur etxe, kultur erakunde eta euskaltegiei zabaltzen zaie, bere helburua honakoa delarik: irakurleak sortzea edo irakurle direnak literaturaren esparrura erakartzea. Programa honen baitan, sei ekimen mota eskaintzen ditu EIEk:

  • Hitzaldiak: literaturgai bati buruzko jarduna egiten du idazleak.
  • Poesia irakurraldiak: poeta baten edo poeta talde baten poesia irakurketa.
  • Solasaldiak: idazleak bere obraren gaineko azalpenak ematen ditu.
  • Literatura lantegiak: idazten eta irakurtzen trebatzeko ikastaroak dira.
  • Ipuin-kontaketak: haur, gazte edo helduentzat eskaintzen dira.
  • Irakurketa taldeak: literatura testuak irakurri eta aztertu egiten dira.

Irakurzaletasuna ikastetxeetara eramateko programak

Idazleak Ikastetxeetan, Irakurrieran edo Liburuak Gozagarri bezalako programei honi esker, idazleak ikastetxez ikastetxe joaten dira aurretik ikasgelan landutako obra jakin bati buruz hitz egitera. Irakurle gazteek lehen eskutik ezagutuko dute idazlea eta honek bere irakurleei eskainitako saio berezia.

'Irakurrieran' irratsaioa

Literaturaren inguruko albiste eta elkarrizketez osatutako irratsaioa eskaintzen du EIEk:

  • Irakurrieran Bizkaia Irratian, larunbat eta igandeetan, 13:00etatik 13:30era (astelehen eta ostegunetan errepikapena, 22:00etatik 22:30era). Frekuentzia: Bilbon, FM 102.6.
  • Urteetan eginiko irratsaioak Uberan.eus orrialdean aurkituko dituzue.

'Hegats' literatura aldizkaria

Gaur egungo literaturgintzari buruzko ikuspegi zabal eta sakona ematen duen euskarazko literatura aldizkaria; seihilabetekaria da.

'Poesia orduak' Donostian

Irailero tartea egiten dio EIEk poesiari Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, emankizun ezberdinak eskainiz.

Hugoenea, idazlearen etxea

Pasaiako Udalarekin hitzarturiko akordio baten bitartez, Hugoenea deituriko etxea kudeatzen dugu. Hemen, eremu urriko hizkuntzetako idazleek beren proiektuak aurrera eramateko egonaldiak egiten dituzte. Bazkideek ere erabili ahal dute Hugoenea.

Nekatoenea, gazte literatura lantzeko egonaldia

Euskal Itsasbazterreko IAEZIrekin eta EKE Euskal Kultur Erakundearekin batera urtero diruz-lagunduriko egonaldi bat kaleratzen dugu gazte literatura lantzeko aukera emanez.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abuztua 2019 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta