Elkartea - Aholkularitza

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Elkartea > AHOLKULARITZA

AHOLKULARITZA

Euskal Idazleen Elkarteak aholkularitza juridikoa eta fiskala eskaintzen die bere bazkideei, zerga-sistema eta jabego intelektualaren gaineko legearen inguruan izan ditzaketen zalantzak argitze aldera. Izan ere, urtero goraka doaz gai horien inguruan bultzatu, argitu eta konpondu beharrekoak.

Deitu edota idatzi bulegora zure kezkak jaso eta argitze aldera!

 

JURIDIKOA - LANEN GAINEKO AKORDIOAK: Eredu lagungarriak

Hemen jabego intelektualari buruzko dokumentu orokorrak bildu dira, idazle orok izan dezan gai horren inguruko gutxieneko informazioa. Eredu hauetatik abiatuta neurrira egin daitezke akordioak.

  • Idazlan baten gaineko argitalpen kontratu eredua
  • Eskubideen lagapena; eredua
  • Idazlana enkargatzeko kontratu eredua
  • Taldeko argitalpenentzako eskubide lagapenaren kontratu eredua
  • Egile-eskubidearen inguruko hiztegi txikia
  • Jabetza Intelektualaren legeak kontratuaz dioena
  • Copyright eta copyleft arteko aldea

 

Xedapenak

Egun indarrean dauden xedapen nagusiak honako hauek dira:

Jabetza Intelektualari buruzko Legea

Legearen oinarriak eta BOEko erredakzioak: 1/1996 Legegintzako Errege-dekretuaren bitartez onartutako Jabetza Intelektualaren Legea,  aurrekoa aldatzen duen 21/2014 Legea,

Europako Parlamentuaren eta Europar Batasuneko Kontseiluaren 2001/29/CE Zuzentaraua, informazioaren gizarteko egile-eskubideei eta eskubide hurkoei buruzkoa.

 

Lotura interesgarriak

Lege Gordailua (Eusko Jaurlaritza)

Lege Gordailua (Nafarroa)

Lege Gordailua (Frantzia)

EKKI (Euskal Kulturgileen Elkargoa)

EJ-Egile eskubideak

 

 

Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2019 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta