Lehiaketen agenda - Nekatoenea deialdia 2020

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

BAZKIDEEN TXOKOA

Nekatoenea deialdia 2020

Data: 2020-05-04

 

 

Hautagaitza deialdia

1.Euskal idazle egonaldia - 2020ko udazkena

 

Hamargarren urtez jarraian, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute Abbadia eremuko Nekatoenean. 2020an, Mundubira 500 Elkano Fundazioaren partaidetzarekin garatuko da.

 

Berezitasuna
Egonaldia euskal idazle guziei zuzentzen zaieetaJuan Sebastian ELKANOren pertsonaia eta berak gauzatu zuen lehen MUNDUBIRAren inguruko gai bati edo gai batzuei buruz bideratuko da: itsasketa, esplorazioa, aurkikuntza, kartografia, astronomia, itsasontzien eraikuntza…  

Gaur egun oraino, oinarri horiek badira nolabait gure historiaren hari nagusia eta baliatu behar ditugu mendeurren hau garapen kulturalarendako, ekonomikoarendako eta humanoarendako aukera bat bilaka dadin.

BALDINTZAK

 

Tokia : Nekatoenea – Abbadiako eremua - 64700 Hendaia
Datak/iraupena : hilabete bat, 2020ko urriaren eta abenduaren artean
Dirulaguntza: 1500 €/hilabetea (zerga guziak barne)

Idazlearen esku utziko dira:

  • Duplex moduko bizitegi bat, Abbadia eremuaren erdi-erdian kokatua den Nekatoenea etxean, 
  • Sorkuntza eremu bat, 36 metro karratuko atelier bat (ez ekipatua), apartamenduaren ondoan
  • 50 GOko internet konexioa Wifi bidez
  • Ur, elektrika eta wifi gastuak, Hendaiako Herriko Etxeak bere gain hartuko ditu.

Bizitegia eta sorkuntza tokia babestua den natura eremuaren erdi-erdian kokatuak izanik, artistak beharko du eremuaren araudia zorrozki errespetatu (autoak, bizikletak eta zakurrak debekatuak dira) 

Informatika materiala ez da furnitua.

 

Egoiliarraren gain diren gastuak :

  • Eguneroko biziari doazkion gastuak (egonaldiaren denborako janaria, garraioak…).
  • Idazleak derrigorrez erantzukizun zibilaren eta alokairuaren asurantzak hartu beharko ditu bere egonaldiaren denborako. Frogagiri bat erantsi beharko zaio errezibitze hitzarmenari. 

 

 

EKOIZPENA ETA BALORIZAZIOA

 

Egitasmoak errespetatuak izan beharko duten hiru zati ditu: 

1- Literatura sorkuntza
Idazleak nahi duen literatura mota hautatuko du, baina hautaturiko gaiak ELKANOri lotua izan beharko du eta testuak euskaraz idatzia. 

2- Bi topaketa publikoarekin Hendaian eta Getarian, idazleak bere ibilbidea aurkez dezan. 

Egonaldiaren ondotik eta gastuak bere gain hartuko dituen Elkano fundazioarekin, idatziaren balorizazio bat proposatua izanen zaio idazleari, hala nola hego Euskal Herriko komunikabideetan eta gizartean orokorki.

 

HAUTAKETA MOLDEA

Partaide diren lau egituretako ordezkari banaz osatu epaimahai batek hautaketa eginen du aurkeztuak izanen diren egitasmoen artean.

 

Hautagaitza aurkezteko epea : 2020ko maiatzaren 31a, eguerditako berantenik: jfrahier@hendaye.com

  

Abbadia eremuko Nekatoenea egonaldi tokia

CPIE Euskal Itsasbazterra ingurumenaren, artearen eta kulturaren heziketaren inguruan ari den elkarte bat da, 1986tik hona lurraldean ongi errotua dagoena. Deneri irekia da eta balore batzuk defendatzen ditu, hala nola elkartasuna, kultura eta hizkuntza ezberdintasunen errespetua, autonomia, herritarren erantzunkizuna ingurumenaren babestean aktiboki parte hartuz, ongi izate soziala eta gure lurraldearen garapen iraunkorra. Badu 20 urte Hendaiako Abbadiako eremuan kokatua den Nekatoenea etxe berrituak artista egonaldiak errezibitzen dituela. 

https://cpie-littoral-basque.eu/

Euskal kultur erakundearen misio nagusia euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea da. 1990ean sortu zenetik, Uztaritzen kokatua da. Euskal kulturaren babesteko, transmititzeko eta hedatzeko lanean ari da, sorkuntza sustatzen duen ber. Kide dituen kultura elkarteak ere hurbiletik segitzen ditu, izan dadin ikusgarrigintza, literatura, ondarea edo arte bisual eta plastikoen alorrean. 

https://www.eke.eus/eu

 

Euskal Idazleen Elkartea1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 380tik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.

https://www.idazleak.eus/

 

Elkano fundazioa :Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu. Gizateriarentzat aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gertaera historiko hark hiru urteko iraupena izan zuen, eta euskaldunek, beste batzuekin batera, protagonismo handia izan zuten. Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko.  Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.

Bere asmoa da urtebetetze hau aukera bat izan dadin garapen kulturala, ekonomikoa eta humanoarentzat, eta ondare baten uztea ondoko belaunaldientzat. 

 

https://elkanofundazioa.eus/eu/

Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urria 2020 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta