Azala

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

ASTEKO AUTOREA

Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza

Iruñea, 1960.

Kazetaritzan lizentziatua da.Deian,Euskal Telebistan eta Navarra Hoy-en aritu ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun. Kazetaritzari loturik segitzen du; Argiako, Diario de Noticiaskoeta Euskalerria Irratiko ohiko kolaboratzailea da. 1997. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Honez gainera, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kidea izan zen; 2001ean bere kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrelako. Euskaltzain urgazlea da 2006az geroztik. Narratiba da bere sormenaren ardatza. Hala ere, antzerkigintza ere jorratu izan du: 1984ean Mugetan Irri lana idatzi zion Ortzadar taldeari, esaterako. Horrez landa, saiakera ere landu du. 1985ean, Iruñako Udalaren Egile Berriendako literatur lehiaketa irabazi zuen Sasiak ere begiak baditik karlisten garaian girotutako nobelari esker. Geroago, Xalbador Saria irabazi zuen Ur uherrak nobelarekin, eta 1997an Euskadi Saria Tigre ehizan nobela laburrarekin. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere irabazi zuen 1990an.

uberan.eus
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Ekaina 2017 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta