EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pako Aristi Urtuzaga > Hemeroteca

El Correo

2005-11-30 Note book | Javier Rojo

Pako Aristik “Note book” izenburua jarri dio bere azken emaitza literario honi, liburua pentsamendu desberdinak batzen dituen kaiera bezala aurkezten baita. Izan ere, horixe du liburu honek bereizgarririk. Liburua atal txikiz osatuta dago eta atal horietan, batzuetan narrazioak balira bezala, bestetan egunkari pribatu batetik ateratako pasarte pertsonalak balira bezala, Pako Aristik bere jarrera azaltzen du gai desberdinen aurrean. Ia ezinbestekoa da egilearekiko elkarrizketa bat antolatzea halako liburuaren aurrean, irakurleak batzuetan bere pentsamenduak islatuta aurkituko baititu Aristiren hitzetan, bestetan, ordea, gauzak kontrako puntutik begiratzen dituelarik. Aristik, dena dela, ez da inor konbentzitzen saiatzen. Gai batzuk behin eta berriro errepikatzen direla ikusiko du irakurleak. Adibidez, deigarrienetako bat da-eta, koherentziarena. Idazleari ezinbestekoa iruditzen bide zaio koherentzia, norberak adierazten duenaren eta erakusten duenaren arteko adostasun erabatekoa, behinolako ideien eta momentuko jarreren adostasun osoa. Eta amorratuta jartzen da denborak eta egoerak pertsonengan aldaketak ekarri dituztela ikustean. Baloreen artean honexek dirudi lehenengoa Aristiren mailaketan.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta