EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Markos Zapiain Agirre > Hemeroteca

Diario Vasco

2009-05-11 "Xantaiaz ez bada, nola eduki geldirik nerabe osasuntsua?" | Felix Ibargutxi

Talatik tiroka artikulu bilduma plazaratu du Markos Zapiainek. Bermeoko institutuan ari da irakasle, filosofiako irakasle, eta Kalaka telesaioan jardun izan da, besteak beste.

Zuk idatzia: «Gure belaunaldia eta lehenagoko asko nahasmendu handi batean hazi izan da, tronpaturik, liburua berez dela on sinetsirik, berez dela eder zein iraunkor».
Idazle askok izugarri sufritzen du liburuaren bidez nolabaiteko arrastoa utzi ahal izateko. Frantzian Goncourt Saria irabazitakoek ere aukeratu behar izaten dute: bazkaldu ala tabakoa erosi. Egile eskubideak ehuneko zortzira jaitsi dituzte. Hogei urte barru baten baten obra gogoratuko dugu. Hogei mila urte barru berriz nekez. Unibertso itzelaren neurriak kontuan hartuz gero, espazioa zein denbora, ez dirudi ospea lortzeko sufritzea merezi duenik.

Blogen munduari garrantzi handia ematen diozu. Zu zeu zein blogetatik elikatzen zara?
Leire Narbaizaren Kalamuatik Txargainera.

Luistxo Fernandez euskaltzain izateko proposatu duzu.
Langile porrokatua izateaz gain gaitasun harrigarria du etorkizunak nondik nora joko duen asmatzeko, eta hizkuntzaren senak bizi du.

Zure esaldi lapidario horietako bat: «Irakaskuntzaren oinarrian mehatxua eta xantaia dago». Nekez atxikiko genuke bestela nerabe osasuntsua geldirik eserita zazpi orduz udaberri alai betean helduon txapapoteak paira-tzen. Gainera, hamasei urte bete arte legez kanpokoa da irakaskuntzari muzin egitea.

Institutu bateko irakaslea zaitugu aspalditik. Beraz, iruditzen zaizu gaur egungo mutilak erromantikoak direla, eta neskak narzisistak?
Mutil batzuen maitemintzeak bederen ikaragarri gogorrak izaten dira. Neskek gero eta maizago ikusten dute mutila Roxy galtzekin eta Billabong zamarrarekin ondo konbinaturik eraman beharreko beste osagai bat bezala, beraiek munduari eskaini beharreko irudi osoko beste atal bat.

Interesgarria da ikasle histeriko eta perbertsoekin egiten duzun sailkapen hori.
Histerikoak irakaslea akaparatu eta manipulatu nahi izaten du; perbertsoak, berriz, irakasleak eta ikastetxeak bakean utz dezaten nahi izaten du batik bat. Histerikoak bikotekidea behar du eta perbertsoa onanistagoa da.

Gustura emango zenioke botoa automobilaren aginteari mugak jartzen dizkion alderdiari.
Agintari batzuek bizitza sakratua dela diote, baina auto santuaren aldarean sakrifikatzen diren koitaduak ezinbestekoak bide dira, badakizu: «Gauzak horrelakoak dira eta ez gara ba honezkero aldatzen ahalegintzen hasiko». Hildako mordoa eragiten du autoak, etxe gehiegitan da jaun eta jabe, soldataren zati itzela xurgatzen du, eta Euskal Herrian behintzat gero eta urriagoa da errepiderik eta porlanik gabeko lurra.

Bermeon, Ondarroan bezala, bada lexiko berezia sortzeko ahalmena: kale zurrutari «litruek egin» esaten omen diote Bermeon. Emaguzu beste adibide batzuk.
«Gaue zara» esaten zaio beti erdi lo dagoenari, goibel, motel: gaua zara. Ikasleek «letxilako» eta «ostixelako» erabiltzen dute aspaldion, gaztelerazko «de la leche» edo «de la hostia» esateko. Gipuzkoan «mutil katxarroa» esaten duzuena «letxilako andobue» da Bermeon.

Elgoibarren 1947an gertatutakoari buruz idatzi duzun hori egia da? Alegia, hildako emakume gazte baten gorputza zatitu eta zerriei eman ziela jateko hango lurperatzaileak, eta ikerketa eginda ikusi zutela beste hildako batzuekin ere antzera egin zuela gizon horrek.
Felix, liburuko pasadizo guztiak dira benetakoak, bestela abisa-tzen dut. Nik egia esatea harrigarri zaizula dirudielako diotsut.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta