EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Ramon Makuso Mujika > Hemeroteca

Radio Euskadi

2008-06-22 Oraina galdua | Goizalde Landabaso

Aldartea oso garrantzitsua da liburu bat eskuratzeko orduan. Filosofia edota hausnarketaz beteriko liburu bat denean are gehiago esango nuke.

Lehenengo pertsonan idatzitakoa behar zuen liburuak, azkenean, norbaitenak izan behar dute hausnarketek. Egilearenak dira kasu honetan. Batzuetan nahikoa dauka lagun batek bidaltzen dion gutunari tiraka egitea burutik pasatzen zaiona adierazteko. Besteetan gaua nahikoa da sortzen zaizkion hizpide denak adierazteko.

Poesian babestuko naiz. Poesian sortuko dut niretzat izango den mundua. Batzuetan ezkor agertzen da, munduak itxaropenik ez balu. Platon, Descartes, Nietzsche, Freud eta beste hamaika filosofori kikuak egiten dizkio. Batzuetan bere berbak lapurtu egiten ditu bere egiteko. Besteetan, berriz, kontrako adierazpideak izan arren horiei heltzen die.

Hitzen gatibu garela esaten du, itxaropena koldarren ezaugarria dela, aske izatera kondenaturik gaudela, oroimena orainagatik ez balitz deus gutxi litzatekeela, bakarrik egotea baino bakardadea sentitzea dela okerrena, gogoratzea ezinaren ikurra dela, denboraren asmazioa gure etsipena dela, errepresioa baino ez garela, iragana gure erreferentzia okerra dela, galderen erantzunak gizakiari bere ezdeusa erakusten diola. Asko dira ideiak, botatakoak…

“…eta hori gizakiontzat gogorra da, gure egoak ezin baitu jasan nia desagertu daitekeenik, behintzat bizirik dirauten bitartean. Eta badakizu, Anxío, idazten dugunoi hori areagotu egiten zaigu, banitateaz gainezka baikabiltza, pentsatu gabe hilerriak artistak beterik dadela”.

Batzuentzat bere buruarentzat idazten ari dela iruditu zait. Irakurlearengandik urrunduko balitz bezala, eta orduan irakurleaz jabetzerakoan atea zabaltzen dio egileak.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta