EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga > Hemeroteca

El Correo

1996-07-04 Espioi afizionatua | Javier Rojo

Moskuko gereziak espioi nobela da, Moskun gertatzen diren Amerikarren eta Errusoen arteko bilera batzuen inguruan aritzen dena. Egoera horretan, pertsonaia bat, protagonista ziniko xamarra (generoari dagokionez) eta diruaren hotsera mugitzen dena, espioi lana egin beharrean aurkituko da, hasieran bere gogoz kontra. Bere betebeharra aurrera ateratzeko, teknologia sofistikatuaz zein superbizitzeko trebeziaz baliatuko da, euskal Bond abenturazale bat izango bailitzan. Honelako abenturetarako, Moskun eta Errusia osoan gaur egun bizitzen den ustelkeriak eta mafien itzal luzeak osatzen dute marko egokia. Alde honetatik nobela interesgarria dela aitortu behar da; izan ere, edozerk bere salneurria daukan gizarte berezi horren atzekaldeaz zerbait ezagutzeko aukera ematen digu. Baina, generoaren aldetik arazo batzuk dauzka nobela honek. Alde batetik, sinesgarritasun falta (zer dela eta aukeratu dute pertsonaia txiki hori lan handi horretarako?); bestaldetik, hariak batzutan lotu gabe uztea eta, ondorioz, kasualitateari uzten zaion lekua: honek guztiak nobelari literatur broma baten itxura ematen dio, aipatutako markoa eta teknologia erakusteko aitzakia. Irakurleak hasieratik muga hau onartzen badu, primeran pasako du obra hau irakurtzean.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta