EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

Aizu!

2003-11 Hodei berdeak | Ana Unanue

Istorioa: nobela historiko-poliziakoa da. EAJ, ETA, eta CIA erakundeen arteko harremanen haritik tiraka, 60ko hamarkadako Nafarroako giro abertzalearen erretratua egin du Alonsok, pertsonaia errealak eta fikziozkoak nahastuz.

Emaitza: Alonsoren azkena “nobelatzarra, oso ona” zela esan zuen Susa argitaletxeko Gorka Arresek aurkezpen egunean, eta, editoreak ama erditu berriak bezain fidagarriak direla jakin arren, oraingo honetan arrazoia emango diogu Arreseri. Ez da liburu erraza, konplexutasun handia ezkutatzen du bere baitan, baina egileak maisuki osatu du puzzlea, frankismoaren hondar urteetako gertaeren eta izen-abizenen anabasan ito gabe. Bi belaunaldi nazionalistak gauzak aldatzearen grina eta ezina konpartitu zuten urte haietan, eta Alonsok frustrazio haren kronika sentitua egin du.

Nabarmentzekoa: Zelai Beltzak izenburuko ataletako idazkera, paragrafo amaigabeetan gainezka egiten duen ideia-uholdea. Saramago euskaratu eta gero, gure hizkuntzarekin nahi duena egin dezakeela erakusten du Alonsok.

Okerrena: litekeena da Iruñeko giroa ezagutzen ez duen irakurleak pertsonaia errealak eta fikziozkoak bereizteko zailtasunak izatea. Nik izugarri gozatu ditut Goran Petralic-en gaineko pasarteak, izen horren atzean ezkutatzen dena irakasle izan bainuen Opus-en, baina baliteke beste irakurle batzuek horrelakoak erabat harrapatu gabe bukatzea liburua.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta