EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

Euskaldunon egunkaria

2001-12-20 Euskal karma | Antodi Tolosa, Morau

Izenburuak berak erakarri ninduen hasieran, ez zen posible Euskal karma izeneko liburu bat aspergarria izatea. Bigarrenik, ezaguna nuen Jon Alonsoren idazle gaitasun eta sena, eta, azkenik, ironia eta satiraren dohainen defendatzaile sutsua naizenez, ziur nintzen gozatuko nuela liburu hau irakurriz.

Eta halaxe suertatu da abentura fantastiko, satira politiko eta zientzia fikzio ukituak dituen nobela honekin, non B-12 martetar baten guraria bete eta gure Euskalduntasuna salbatzeko sekulako abenturan nahastuko den Arantzazuko frantziskotar bat Amazonia imajinario eta xelebre batean. Egoera estranbotikoen ustezko azalkeriaren azpian azken aldiotan gure euskalgintza munduaren argazkirik maltzurrenetakoa topatu dut, eta baita gure egoera politikoaren ispilu okerra edo gure klabe kultural guztiahaldun eta askotan santuen inguruko trufa eta irri osasuntsuak.

Hein handi batean oso ondo eraiki eta bere korapilatsuan bikain kontatutako helduentzako tebeo subertsiboa irakurtzen arituko banintz bezala aritu naiz Euskal Karma hau irakurtzen. Egia esateko, irakurle baldar samar naizen aldetik, asko estimatzen ditut “erraz” irakurtzen diren liburuak, eta hau horrelakoa da, nahiz eta iruditzen zaidan irakurketa bakarra baino gehiago behar dela etengabe topatzen dituzun ezuste eta bihurgune melodramatikoen era guztietako karga interpretatzeko.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta