EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jon Alonso Fourcade > Hemeroteca

Berria

2007-02-10 Erretzaileen eremua | Ibon Egaña

Molde eta tradizio askotako ipuinak biltzen ditu Alonsoren lehenbiziko narrazio bildumak, guztietan ere gizakiaren kontraesanak eta gatazkak agerrarazten direla. Badira gai politiko eta erdi politikoez ari direnak, non utopiaren krisiaz eta horrek pertsonaiei dakarzkien kontraesanez egiten den gogoeta, maiz ironikoki. Badira, halaber, tonu grisagoz, bizitzaren alderdi ospelenez egindako ipuinak, pertsonaien psikologia anbibalentean ardazten direnak. Badira, baita ere, literaturaren gaineko literatura egiten duten ipuinak, modu jostari eta trufarian egindakoak. Alonsok asmatzen du ipuin bakoitzari behar duen tonua ematen, narratzaile mota diferenteak baliatzen, eta baita pertsonaia bakoitzari bere mintzamoldea eta ahotsa ematen ere. Istorio bakoitzari behar duen testuingurua eta forma literarioa eman dio.

enlace

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta