Azala

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

ASTEKO AUTOREA

Mixel Thikoipé

Mixel Thikoipé

1948-2017

Baxenafarreko Amikuze eskualdean sortua naiz 1948an, Amenduze herrian eta haurtzaroa han pasatu ondoren Donapaleuko eskola pribatu batean ene ikasketak egin, gero Hazparneko laborantza eskolan bukatu... diploma gutxirekin, ondikoz! (ez nintzen sobera prestua, omen). Ene nagikeria ikusiz, aita-amek laborantza-aprendizgoko eskolan ezarri ninduten denbora erdiz, beste erdia etxaldeko laborantzan okupatzen nuela. Gero, gazte guziek bezala, armadara joan nintzen eta une txar hori pasatu eta Donapaleun hasi nintzen lanean, Lur Berri kooperatiban. Hasi eta bukatu ere zeren ene lan-bizi guzia enpresa horretan pasatu baitut; erretreta hartua dut joan den 2005az geroztik.
Ohartzekoa da Amikuzetik kanpo ez naizela sekulan ez nehon kokatu, ene herrialdea asko maite nuelako, baita ere han berean bizitzeko behar nituenak harrapatu baititut: ezkondu, lana bildu, lagunak egin, etabar... Ene urruntzeko edo eskapatzeko bideak izan dira betidanik liburuak: anitz irakurri izan dut, eta oraino irakurtzen, euskaraz baino gehiago erdaraz maleruski (frantses ikasketen zerbait ondorio, noski), baina ez nintzen, berriki artino, idazteari lotzen. Emeki-emeki hasi nintzen istorio zenbaiten idazten, han-hemenka bildu gertakizun batzuk komentatuz edo egokituz nihauren moldean eta apurka-apurka, bilduma baten mamia eskuratu. Horrela, duda-mudaka Maiatz argitaletxeari presentatu nizkion eta, zorionez, hark publikatu "Hotz bero" deitu liburuxka.

idazlearen fitxa

uberan.eus
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2017 hurrengoa
 
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta