Azala

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

ASTEKO AUTOREA

Antxiñe Mendizabal

Antxiñe Mendizabal

Zumarragan jaioa naiz, gipuzkoarra beraz, 1968. urtean.

Txikitatik izan dut idazteko zaletasuna. Horregatik-edo, ogibidea aukeratzeko unea iritsi zitzaidanean, kazetaritza ikastea erabaki nuen. Horrenbestez, bizimodua idatziz aterako nuela pentsatu nuen. Berehala jabetu nintzen begi bistan ikusitakoa ere zalantzan jarri ohi nuela paperera eramatean; ezinezkoa zitzaidan nire baitako mundua eta kanpokoa bereiztea. Momentu berean hasi nintzen zenbait literatur lehiaketetara aurkezten. Bat edo beste ere irabazi nuen, eta horrek aurrera jarraitzeko ilusioa eman zidan. Handik pixka batera, ikasketak bultzatuta, heldu nien herri mailako historiako gaiei. Hiru liburu idatzi eta argitaratu nituen: II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan, Zumarragako trikitixa eta Zumarragako baserriak. Berehala ulertu nuen, halere, nire benetako gogoari heldu behar niola: literatura idazteari. Argitaratzeko aukera ere izan dut geroztik: Nire amak ez du erremediorik (2009), Lotsatia naiz, eta zer? (2010) eta Katti beti endredatzen (2011). Nire pozerako, lehenengo liburuak sari bat ere ekarri dit. Ederki pasatzen dut txikientzat idazten, disfrutatu egiten dut batzuetan izan nintzen haurra gogoratuz, eta beste batzuetan izan nahi nuen hura asmatuz. Bitartean bestelako lanak ari naiz poliki-poliki prestatzen. Horietako asko gaztetan idatzitako zirriborro haietan dute ernamuina. Gainerakoan, literaturari esker bizimodua aurrera ateratzeko zori ona dut: Elkar argitaletxean egiten dut lan, editore.

idazlearen fitxa

PRENTSA ARETOA RSS JARIOA

Kalean da HEGATS 55

Poesia ardatz, Felipe Juaristik egin du editore lana Hegats 55 zenbakian. Aurkezpenean, Jasone Osoro EIEko lehendakariak, honela zioen: Poesia hautatu du Felipek. Olerkariz bete ditu orrialde hauek guztiak, eta ederra da egiaztatzea poesiaren euskal letretan ere badaudela belaunaldi bat baino gehiago.

Felipe Juristiren hitzak HItzen Uberanek jasoak: UBERAN

Aurkezpenaren berri:

BERRIA

DV

 

 

Gehiago irakurri

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Uztaila 2017 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta