Prentsa aretoa - Idazle egonaldia Nekatoenean

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Idazle egonaldia Nekatoenean

Data: 2017-05-02

Tokia: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia
Datak: 2017ko urria eta azaroa bitartean
Iraupena: hilabete bat
Artistari eman beka: 1000 euro

Artistaren aterbetzea

Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean.

"Nekatoenea" Abadiako Eremua babestuan izanik, idazleak beharko ditu bertako arauak kontutan izan (bizikleta eta zakurrak debekatua, parkinga 700 m.tara).

Ekoizpen eta balorazio baldintzak

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu :

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean 
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. 

2- Ikasle gazteekin jarduera bat : 12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2017-2018 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik.

Hautaketa
Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.

Hautua
Erabakia hartu eta aste batera hautagai guziei e-postaz igorriko zaie erantzuna.

Hautagaitza aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 29a baino lehen.

Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) egor daitezke hiru helbide hauetara, edo mailez, edo postaz :

  • Euskal Idazleen Elkartea
    Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)
    www.idazleak.eus - eie@idazleak.eus - Tel.: 943 27 69 99
  • Euskal Kultur Erakundea
    etchegoin@eke.eus - Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. 0033 5 59 93 25 25
  • CPIE Euskal itsasbazterra
    www.nekatoenea.eu - cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com
    CPIE Euskal Itsasbazterra / Larretxea, Abbadiako eremua, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia
    Tel. 0033 5 59 20 37 20

Xehetasunak

Aitzineko idazle egonaldiak:

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta