Prentsa aretoa - Euskal Idazleen Elkarteko Batzar orokorra martxoaren 18an izango da

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Euskal Idazleen Elkarteko Batzar orokorra martxoaren 18an izango da

Data: 2017-02-28

Honako lerro hauen bitartez Euskal Idazleen Elkarteak martxoaren 18an, larunbatarekin, egingo duen urteko Batzar Orokorrerako deia egin nahi dizut. Aurtengoan Gipuzkoan izango da. Zuzendaritza Batzordeak Tolosako Kultura-Etxeko aretoa aukeratu du bilkurarako, 10:00etan hasita. Gutun honekin batera jakinarazten dizut Batzarra baino lehenago EIEk Donostian duen egoitzan izango dituzula ikusgai hala aurreko akta nola kontuak; martxoaren 7tik 17ra etor zaitezke, aldez aurretik telefonoz (943 27 69 99) hitzordua eskatuta.

Urteko Batzar Orokorrean landuko diren gaiak hauek izango dira:

1. Lehendakariaren agurra.

2. Aurreko aktaren onarpena.

3. Bazkide kopuruaren berri ematea.

4. 2016ko balantze ekonomikoaren eta jardueren berri ematea.

5. 2017ko aurrekontuaren eta egitasmoen aurkezpena.

6. Norberak lekarkeena.

Batzar Orokorra bukatu ostean elkarrekin bazkalduko dugu Kulturetxetetik gertu dagoen Orbela jatetxean. Batzarrera nahiz bazkarira joateko asmoa bazenu, eskertuko genizuke aldez aurretik izena ematea: telefonoz (943 276 999) edo posta elektronikoz (eie@idazleak.eus), ahalik eta lasterren erreserbak egin ahal izateko.

Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta