X. Lete

Xabier Leteren poesiak Euskal Herriko egoerari erreparatzen dio zuzenki. Frantziako existentzialismoaren eragina nabarmentzen zaio hasiera batean. Lehen poema liburua 1968an argitaratu zuen: Egunetik egunera orduen gurpillean. Eguneroko bizitzako une latz eta mingotsak, ikarak, nekeak, eta ilusio zapuztuak azaltzen ditu; irtenbiderik gabe hiltzera doan gizakiaren egoera islatzen du. Bigarren poema liburuan (1970) bere ordura arteko gogortasuna findu egiten du. Urrats desbideratuak (1982) lanean, garraztasun eta etsipenaren munduan murgiltzen da, poesia erreflexibo eta apokaliptiko samarra landuz.

Leteren poesian, haserreaz eta ezkortasunaz gain, euskal lurrari egindako kantu lirikoak, Euskal Herri zaharraren oroitzapen sentikorrak eta amodiozko olerki liluragarri eta sentsualak aurki ditzakegu..

- Informazio gehiago "Idazleak" atalean