Sebastian Salaberria

Oiartzun 1915, Hernani 2003.

Oiartzunen 1915-ean jaioa izanik 36-ko kintoa zenez, gerrara joan behar izan zuen. Orduko bere gertakizunak nobela gisan kontatu zizkigun bere lehen liburuan, Neronek tirako nizkin izenburuarekin, Idazki horrek Agora Saria irabazi zuen 1964an; eta, berargitalpena izan zuen 1994an.

Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Bertso jarriak ere idatzi ditu, eta 1984an, ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.