Sebastian Mendiburu (1708-1782)

Gipuzkoar idazle hau Oiartzunen jaio zen 1708an. 1725ean Jesusen Lagundian sartu zen. Nafarroako herri euskaldunetan ibili zen predikari eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, “Euskal Zizeron” ezizena jarri zioten.

Iruñako gotzainaren eskariz, Filosofiako eta Teologiako katedradun ere izan zen. 1767. urtean, Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean, Italiara joan zen beste jesuitekin batera eta han hil zen 1782an, Bolonian.

Mendibururen lanik ezagunenak honako hauek dira:

Patxi Altuna jesuitari esker, Mendibururen ordura arte argitaratu gabeko lanak ezagutu dira. Goi-nafarrera erabili izan zuen eta Larramendiren Eskolakoen artean sartua izan da.

Goi mailako idazlea izan zen; batzuen iritziz, euskal literatura klasikoak duen idazlerik onenetakoa. Bere prosa, gozoa eta erraz ulertzekoa da eta hizkuntza aberatsekoa. Euskal hizkuntza erraztasun eta dotorezia handienez erabili zuen.