Salbador Zapirain "Ataņo"

Errenteria 1912, Hondarribia 2000.

Joxe Zapirain bertsolariaren semea. Gaztetan apaizgaitegian ibili zen, baina utzi egin zuen berehala. Gerra Zibilean preso hartu zuten eta Iruñeko San Kristobal mendiko espetxean egon zen hainbat urtez. Kartzelatik atera eta kaputxino sartu zen. 1979an, Antonio Zavalaren babesean, hasi zen idazten eta argitaratzen. 1979an, aitaren bizitzari buruzko Txantxangorri kantaria izeneko kontakizun luzea argitaratu zuen.

Nobelagintza jorratu zuen batez ere: Txori, 1981; Espetxeko negarrak, 1984; Eltzaorra, 1985; Odol-kutsua, 1986; Etorkizuna, 1988; Maite itzazute etsaiak, 1989; Aztia usnari, 1990; Azkeneko saskigilea, 1991; Nora goaz?, 1994; Lotsaren iges, 1995, Markesgaiak / Dirua jainko, 2002.