Sabino Arana Goiri (1865-1903)

Euskal politikari eta idazle bizkaitarra (Abando, 1865 - Sukarrieta, 1903). Aita eta aitona untzigile karlistak ziren, baina Sabino euskara ikasten hasi berria zenean anaiarekin izandako eztabaidak abertzaletasunera eraman zuen. Karlistada garaian Lapurdira aldatu zen familiarekin, 1876an itzuliz; batxilergoa Urduñako jesuitetan egin zuen.

Bartzelonara aldatu eta zuzenbidea, filosofia eta letrak eta natur-zientziak ikasteari ekin zion, baina ama hildakoan Bilbora itzuli zen (1888). Bizkaiko Aldundiak Bilboko Instituturako euskara-katedra atera eta Unamuno eta Azkuerekin batera aurkeztu zen, baina Azkuek lortu zuen postua (1887). Bizcaya por su Independencia lanarekin abiarazi zuen hizkuntza, politika, historia eta literaturaz osatutako obra. Sabino Arana EAJ alderdia, Bizkaitarra hilabetekaria, Baserritarra aldizkaria, El Correo Vasco lehen egunkari abertzalea eta La Patria astekariaren sortzailea izateaz gain, Euskeldun Batzokija sortu eta ikurrina asmatu zuen.