S. Mitxelena

Ordura arteko eredu literario tradizionalean kokatzen den arren, arrazoi batez edo bestez joera ofizial horretan eroso sentitzen ez diren eta beste bigarren korronte bat osatzen dutenen artekoa da S. Mitxelena.

Metrika herrikoia, erromantze eta abesti zaharretan oinarriturik, hizkera liriko-sinbolikoa erabiliz, Arantzazu inguruan kokatzen den euskal tradizio historiko eta erlijiosoa jasotzen du. Bere lanen artean honako hauek aipa daitezke:

Aipaturiko lan hauetaz gain, baditu zentsuratuak izan ziren beste batzuk ere (nahiz eta gaur egun argitaratuta dauden). Lan hauetan Euskal Herria jasaten ari zen kalbarioa eta injustizia ditu aipagai.

Bere lanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik daude. Fedeak ere asko kezkatzen zuen eta horregatik Euskal Herria eta fedea uztartzen saiatu zen.

Lanen artean honako hauek aipa daitezke: Erri bat Gurutz Bidean, Confixus, Guruzpidea...

- XX. mendeko poesia kaierak