Pierre Bordazaharre (Iruri)

Idazle hau J. Haritschelhar eta J.B. Elizanburuk aztertu dute. Etxahun gizon bortitza omen zen; ingurukoek ez omen zuten asko maite. Gazte garaian tragedia batean parte hartu zuen eta horren berri Europan zehar zabaldu zen. Pertsonaia honen inguruko gertaerak A. Von Chamisso aleman erromantikoak kantatu zituen.

Pierre Bordazaharre Iruriko (Zuberoa) Etxahunia etxean sortu zen 1908an eta XX. Santa Garaziko alaba batekin ezkondurik, bere sortetxe «Etxahun» baserrian eman izan zuen bizitza osoa. 1979an hil zen Pauko ospitalean gaitz oker batek jota. Etxahun izenez ezaguna da. Berak eskolatu zuen bere burua eta koplari bilakatu.

Maskarada Zuberoako tradizioan sustraitutako poeta honek Euskal Herriko lau haizetara zabaldu zuen, eta ospetsu bihurtu, Agur Zuberoa kantua. Tradizioari atxikiriko herri-poeta izan zen. Zuberoako ohizko antzerkira herri-gaiak eramanez, bederatzi pastoral idatzi zituen.

Barkotxeko «Etxahun» olerkari tragikoari buruz egin zuen lehenengo pastorala; ez zuten elkarrekin zerikusik. Gero etorri ziran besteak: Etxahun, 1953; Matalaz, 1955; Berterretx, 1958; Santxo Azkarra, 1963; Iruriko Kuntia, 1966; Txikito Kanbo, 1967; Pette Bereter, 1973; Ximena, 1979 eta Iparragirre, 1980. Euskaltzaindiko urgazle zen.

http://zubitegia.armiarma.com/?i=336