Pedro Axular

Izenez Pedro Agerre Azpilikueta. Urdazubin (Nafarroan) jaio zen, Axular baserrian (hortik bere ezizena). Salamancako unibertsitatean ikasi zuen batxillergoa eta 1596an Tarbes-eko gotzainak apaiz izendatu zuen. Sarako parrokiko erretore izan zen 1660-1644 bitartean. 1644ko apirilaren 8an hil zen.

1643an argitaratu zen Gero, bere lan bakarra. Bi partetan partitua eta bereizia da, 60 kapitulu ditu eta 623 orrialde. Sei aldiz argitaratu da, azkena, Villasanteren itzulpena duena, 1976an.

Euskal idazleen artean prosa idazlerik onenaren lekuan dago Axular. Bere lana euskal literaturan klasiko oso garrantzitsua da. Denbora pasatu arren, moda eta eskolak aldatu arren, irakurleen eta literatur kirtikoen interesa pizten jarraitzen du. Hara nola, Julio Urkixok eta Mitxelenak beste idazle batzuekin (Fray Luis de Granada eta Alejo de Benegasekin) zituen parekotasunak aztertu dituzte eta Jose Antonio Letamendiak eta Patxi Salaberrik bere baliabide estilistikoak; horien artean, amplificatio eta exempla-ren erabilerak.

http://zubitegia.armiarma.com/?i=313