Paulo Iztueta

Berastegi, 1941.

Madril eta Erroman filosofia eta soziologia ikasi zituen. Jokin Apalategirekin batera Marxismoa eta Nazional arazoa Euskal Herrian liburua idatzi zuen (1974) eta gero gaztelaniara itzuli du.

Olerti, Jakin, Zeruko Argia eta Herria agerkarietan eman ditu argitara bere artikulu gehienak.

Zabal aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen (1976). Bi olerki-bilduma prestatu zituen 1979an: Ibiltari eta Herbestean. Orixeren obra aztertu eta bildu ondoren, N. Ormaetxea "Orixe" (1888-1961) (1988) eta Orixe V: Orixe eta bere garaia (1992) argitaratu ditu. Saiakera-lanak ere argitaratu ditu; besteak beste, 1995eko Irun hiria saria jasotako Intelligentsia kimatuaren orbelak.