N. Ormaetxea "Orixe" (1888-1961)

Euskal literaturako idazlerik garrantzitsuena hainbat aspektutan. Lizardik ez bezala, bizitza luzea izan zuen eta lan asko idatzi zituen. Poesia eta prosa berritu zituen. Gramatikoa eta mistikoa zen, lirikoa eta epikoa, polemikazalea, Unamunoren antzekoa aspektu askotan.

Klasiko grekolatindarretan erroturiko idazlea, neurri, mardultasun eta arauzalea, euskalkien ezagutzaile bikaina, itzultzaile trebea, joera modernoen aurkakoa eta euskal bizitzarekiko ikuspegi tradizionala. Baserri munduari begiratzen zion, kale eta industria munduko bizitza modernoa alde batera utziz.

1917an hasi zen bere literatur ibilbidea. 1935erako amaitua zuen Euskaldunak (poema epiko luzea) obra nahiz eta 1950era arte ezin argitaratu izan. Garai honetan, Orixek itzultzaile lana burutu zuen: Urte osoko Meza-Bezperak (1949), Igan beti nire lelo (1951). Hausnarketa erlijiosoa ere landu zuen, Jainkoaren bila (1971) liburuan.

Berrogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran, Orixeren ikuspegiak belaunaldi gaztearen iritzi ausart eta berrizalearekin topo egiten du. Hauen esanetan, Euskal Herria ez da nekazal gizarteaz osatzen, hiri bizitza ere badu. Bestalde, Orixeren eredu literario epikoa ere eztabaidatzen hasten dira, eta euskal izaerarekin elkargarri diren beste ideologia eta bizimoldeak aukeratzen.

- Bidegileak

- XX. mendeko poesia kaierak