N. Etxaniz

Idazle honen ustetan euskarak indartsu irauteko, bizitzako sail ezberdinak bereganatu behar ditu: garai batekoak eta berriak. Horretarako, garai hartako atzerapen artistikoa gaindituz, euskara genero ezberdinetan erabiltzen saiatzen da: amodio kantetan, irratsaioetan, antzerkigintzan...

Bere ahalegina Lur berri bila (1967) liburuan azter daiteke. Liburu honetan eleberri motz bat, ipuinak, irratsaioetako gidoiak, kantak eta poemak biltzen ditu.

Olerkietan, eduki alai eta jostagarriez gain, erlijio eta moral kutsuko gaiak lantzen ditu. Geroak sortzen dizkion kezkak ere ageri dira. Bere olerkiek erritmo bizi eta moztua dute (errepikapen, onomatopeia eta hitz-joko ugari erabiltzen ditu), jolaserako eta kanturako aproposak direlarik.

- XX. mendeko poesia kaierak

- Bidegileak