Martzelino Soroa

Donostia, 1848-1902.

Bigarren Karlistadan Ziburura ihes egin behar izan zuen, Amadeo Savoiakoaren aurkako poema bat idazteagatik; erbesteratutako beste euskaldunekin antzerki-saioak antolatzeaz batera, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako zartzuela-moduko bat ondu zuen (Iriyarena, (1876). Gerra ostean Donostiara itzuli eta bere obra antzeztu egin zen (1878).

Eszenatoki batean euskarazko obra entzuten zen lehen aldia zen. Arrakastak eraginda, guztiz euskaraz idatzitako obrak egin zituen. Anton Caicu (1880); Gabon (1880); Au ostatuba!, (1884); Gorgonioren estutasunac edo boltsa galdu (1888) edota Ezer ez eta festa (1899).