Manuel Larramendi

Manuel Garagorri Larramendi 1690ean jaio zen Andoainen (Gipuzkoan). 1707an Bilboko Jesusen Lagundian onartu zuten. Ikasketak amaitu eta Salamanca eta Valladolid-eko Jesuiten ikastetxeetan Filosofia eta Teologiako irakasle izan zen, baita Salamancako Unibertsitatean ere. 1730ean, Neoburgo-ko Marianaren, Karlos II.a erregearen alargunaren konfesore izendatu zuten.

Hiru urte beranduago, dena utzi eta Azpeitiako Loiolako Santutegira joan zen bizitzera eta bertan pasatu zituen bere azken urteak.