Lingua Vasconum Primitiae

Behe-nafarreraz idatzia dago Lingua Vasconum Primitiae eta 52 orri ditu. 1159 bertsoko 16 olerkiz osatua dago. Olerki hauetako hiruk gai erlijiosoa dute, beste hamarrek amodiozkoa, beste batek kartzelako autorearen autobiografia egiten du eta azkeneko bi olerkiek euskara goraipatzen dute.