L. M. Mujika

Bere lehen bi poesia liburuak Bide giroak (1963) eta Urdin eta Burdin (1965) izan ziren. Bere poesia eduki estetiko-erlijiosoz jantzita dago; espresionista, musikala eta kolore bizikoa da. Modernista ukitua ere badu. Edertasun gardena bilatu nahi duen poesia da, estilizatua eta bildua.

Lan oparoa du, heterogeneoa eta gora-beheratsua. Bere poesia aldi bakoitzeko eskabide poetikoetara egokitzen saiatzen da. Lanen artean honako hauek dira aipagarri: